SANTA CLARA ISLAND

SUP eta hamarretakoa Santa Clara irlan. Data Berria: Larunbata Ekainak 15!!!

 

Ezagutzen al duzu Santa Klara irlan bizi den sugandila iberiarra? Zatoz gure gondolin karabanarekin ezagutzera!

 Badiako argazki guztien protagonista eta Donostiako ikonoa da Santa Klara uhartea, eta Surfilmfestibalak orain arte bazterrak nahastu ez dituen hiriko leku mitiko bakarrenetako bat da. Beraz, aurten bat egin dugu C4SupCenter-ekin eta piknik sozial bat asmatu dugu, irlari merezi duen garrantzia eman eta, bide batez, surflariak Grosetik ateratzeko.

 Plana sinplea da: hartu SUP bat (Stand Up Paddle), txorizo ogitartekoa eta edaria, eta arraun egin irlaraino. Bertan elkartuko gara guztiok piknik komunitarioa eta autoeramangarria egiteko (norberak bere eraman behar du); altxorraren bila ere ibiliko gara, Patagoniaren eskaintzari esker.

 Gondolin Klubaren instalazioetatik (Hernani kalea 7, 8. lokala) bi taldetan irtengo gara 13:00etan lehen aldiz arraun egiten dutenak eta 13:30ean sistema hau ezagutzen dutenentzat. 14:00ak aldera iritsiko gara uhartera eta 16:00ak arte lasai bazkaldu eta Marcelok izena emandako guztiei eskainitako sagardoa dastatzeko denbora izango dugu.

 Super garrantzitsua da zure lekua erreserbatzea! Lehen aldiz probatzen dutenek 25 € ordaindu beharko dituzte, 4 pertsonako begirale bat izango dutelako, eta soilik materiala alokatzen dutenek, berriz, 18 €. Arin ibili, taulak berehala amaituko dira eta.

 Eta arraun egitea gustuko ez baduzu, itsasontziz ere hurbil zaitezke (Motoras de la Isla, Ciudad de San Sebastián); goizeko 10:00etatik aurrera orduero irteten dira itsasontziak.

 Sekulako plana noizbait iritsi behar lukeen udari ongi etorria egiteko…

 Informazio gehiago, baldintzak eta erreserbak

 

 

Laguntzailea: C4Sup Center

 

Babesleak:

Patagonia www.patagoniasurfeurope.com
Kutxa Bank  www.kutxabank.es
Xsories.com  www.xsories.com
Aquarium Donostia-San Sebastián  www.aquariumss.com

Argitaratze data: 2013 Ekaina 1

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia Kutxa Kutxabank Gaztea EITB XSories Aquarium Movimiento Sísmico Gipuzkoa Kirolak 3sesenta magazine El Diario Vasco Stab Surfer's Path Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine BEACHBROTHER Mar Gruesa
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak