Eguneroko programa Surfilmfestibal: FILMAK

Maiatzak 31Ekainak 1Ekainak 2Ekainak 5Ekainak 6Ekainak 7Ekainak 8Ekainak 9Ekainak 10

Ekainak 10

BENETAKO ZINEMA
Aurten ere, filmen alderdi independentea azpimarratuko dugu atal honetan. Izan ere, surfaren arloko komunikabide globalen radarretatik eta mainstream surf industriatik kanpo geratu diren istorioak jaso ditugu. Horrela, elkarren artean oso ezberdinak diren bi Brasil erakutsiko dizkiguten bi lan ikusi ahal izango ditugu: batetik, Brasilgo iparraldeko pataxó indiar gazte batek surfarekin duen harremana kontatuko duena, eta bestetik, Brasilgo alderik modernoena erakutsiko diguna. Loïc Wirth-ek surf garaikidera hurbilduko gaitu, era zehatz eta ederrean, gero eta hobeagoa den Brasilgo surfa dagokion lekuan ezarriz, hots, munduko surfaren gailurrean. Benetako zinema eta euskarri berriak, orain arte oharkabe pasa diren istorioak kontatzeko modu berriak…berritasun horietara hurbiltzeko aukera eman digu sareak. Berritasun horien artean, aipagarria da Korduroy.tv, surf independentearen bozeramale bihurtu den Cyrus Sutton-en proiektua. Korduroy.tv artisau-surfaren plataforma berria da, eta munduari “iraunkortasun” komertzialetik haratago doan abangoardiako ikuspuntu batetik begiratzeko modu berria eskaintzen du.

OLATU HANDIAK: ARRAUNEAN vs Tow In
Gaur egungo big wave rider-en ustetan, olatu erraldoiak harrapatzeko modurik onena arraunketa egitea da. Baina, eztabaida guztiak negu honetan bukatu ziren, Jaws-en egindako saio historiko batzuetan. Bertan, argi eta garbi geratu zen arraunketa tow in estiloa baino egokiagoa dela olatu handiak hartzeko (nahiz eta egun batzuk lehenago horrelako olatuak arraunketan hartzea ezinezkoa zela pentsatu). Ohore handia da guretzat eskarmentu handia duten surflarien zein 15 urteko surflari harroen istorioak kontatuko dizkigun film hau mundu mailan estreinatzea. Horrez gain, Rodrigo Farias txiletarrak Mavericks eta Rapa Nuiko olatu magikoak ekarriko dizkigu. Jaialdiaren lagun ona eta Txileko surf garaikidearen historiaren narratzaile den honek, bere herrialdeko olatuak eta surflariak munduko eraginkorren artean kokatzea lortu du.

Intentio

Loïc Wirth. Brasil. 2011. 45 min

Atseden hartzeko eta pentsatzeko tarte bat…bizi garen munduari eta moduari buruzko gogoeta egiteko unea. Intentiok energia positiboa bidaltzen du, mezu subjektiboen bitartez; ozeanoa eta surflariak oinarritzat hartuta, interpretazio ezberdinak eragingo ditu. Lana New Zealand, Uruguay, Indonesia, Frantzia, Hawaii, Brasil eta Kalifornian grabatua izan da, besteak beste, Marco Giorgi, Chippa Wilson, Ricardo Santos eta Gabriel Medina surflarien parte hartzearekin.

Sarrerak

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia Kutxa KELER 18 Gaztea EITB XSories Aquarium Surfing Euskadi Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico El Diario Vasco Stab Surfer's Path Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine BEACHBROTHER Drift Magazine 3sesenta magazine
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak