Eguneroko programa Surfilmfestibal: FILMAK
Maiatzak 31 ⋅ Ekainak 1 ⋅ Ekainak 2 ⋅ Ekainak 5 ⋅ Ekainak 6 ⋅ Ekainak 7 ⋅ Ekainak 8 ⋅ Ekainak 9 ⋅ Ekainak 10
Ekainak 9
BRAZIL STORM!
Brasileko surfaren zati bat erakutsi nahi izan dugu. Thomaz Sellins Hossegorren denbora asko igarotzen duen surfista brasildarra da, festibalaren lagun mina, errealizatzaile originala eta Jamur Videorekin egindako proiekzio harrigarrien sustatzailea. Hau da bere hautaketa.
SURF VOYAGE
The Endless Summer olatu bikainaren bila egin ohi den bidaiaren esperientzia (surflari guztien irudimenean dagoena) aurkeztu zuen lehen lana izan zen.
Saio honetan, bidaiatzeko, bilatzeko bi modu ikusiko ditugu: Gauchos del mar eta Intentio. Lehena grabaketa atsegina, zintzoa, soila eta erakargarria da, eta bi anai argentinarrek Los Angelesetik Buenos Aires jaioterrira lur orotako ibilgailu batean egindako bidaia kontatzen du: baliabide gutxirekin baina sentikortasun handiz istorio oso on bat kontatu daitekeela erakusten duen adibide ezin hobea. Noski, 13 hilabetetan kontatzeko modukoak diren gauza asko gertatzen dira…Intentio, lekualdaketatik haratago doan bidaia da; hastapeneko erritu bat da, surfa kirol gisa eta irudi ederrak sortzeko inspirazio gisa aurkezten duena.
BEROTZE LOKALA!
SURF EUROPEk Aurkezten du
Bada, hori, surfilmfestibaleko saiorik lizunena! gure surfaren, bertakoaren benetazko ospakizuna. Denok elkartzeko garaia izaten da, barre egiten dugu,eta bertako produkzioen aurrerapenaz jabetzean harrotzen gara. Aurten hainbat harribitxi daukagu, zinema fikzio
erabat lizuna, Pecasen bizitza arazotsuaren birpaso hunkigarria,Txinako txoko perfektuak, interSEXXYon gure surflari erradikalenekin,Keparen istorio jadanik ezagunak, Aritz eta azken urteotako olaturikhoberenetako batzuk. Eta amaitzeko, Gros auzoaren barne begirada:
iragana, eraldaketa, eta gaurko egoera. Mila esker bertako guztiei, gure errelitateetako batzuk ikusarazteagatik.
Antzoki Zaharra
Ekainak 9
21:00
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián