Eguneroko programa Surfilmfestibal: FILMAK

Maiatzak 31Ekainak 1Ekainak 2Ekainak 5Ekainak 6Ekainak 7Ekainak 8Ekainak 9Ekainak 10

Ekainak 9

BRAZIL STORM!
Brasileko surfaren zati bat erakutsi nahi izan dugu. Thomaz Sellins Hossegorren denbora asko igarotzen duen surfista brasildarra da, festibalaren lagun mina, errealizatzaile originala eta Jamur Videorekin egindako proiekzio harrigarrien sustatzailea. Hau da bere hautaketa.

SURF VOYAGE
The Endless Summer olatu bikainaren bila egin ohi den bidaiaren esperientzia (surflari guztien irudimenean dagoena) aurkeztu zuen lehen lana izan zen. Saio honetan, bidaiatzeko, bilatzeko bi modu ikusiko ditugu: Gauchos del mar eta Intentio. Lehena grabaketa atsegina, zintzoa, soila eta erakargarria da, eta bi anai argentinarrek Los Angelesetik Buenos Aires jaioterrira lur orotako ibilgailu batean egindako bidaia kontatzen du: baliabide gutxirekin baina sentikortasun handiz istorio oso on bat kontatu daitekeela erakusten duen adibide ezin hobea. Noski, 13 hilabetetan kontatzeko modukoak diren gauza asko gertatzen dira…Intentio, lekualdaketatik haratago doan bidaia da; hastapeneko erritu bat da, surfa kirol gisa eta irudi ederrak sortzeko inspirazio gisa aurkezten duena.

Surf Europe

BEROTZE LOKALA!
SURF EUROPEk Aurkezten du Bada, hori, surfilmfestibaleko saiorik lizunena! gure surfaren, bertakoaren benetazko ospakizuna. Denok elkartzeko garaia izaten da, barre egiten dugu,eta bertako produkzioen aurrerapenaz jabetzean harrotzen gara. Aurten hainbat harribitxi daukagu, zinema fikzio erabat lizuna, Pecasen bizitza arazotsuaren birpaso hunkigarria,Txinako txoko perfektuak, interSEXXYon gure surflari erradikalenekin,Keparen istorio jadanik ezagunak, Aritz eta azken urteotako olaturikhoberenetako batzuk. Eta amaitzeko, Gros auzoaren barne begirada: iragana, eraldaketa, eta gaurko egoera. Mila esker bertako guztiei, gure errelitateetako batzuk ikusarazteagatik.

Last Battle

Iñaki Camacho. Euskadi. 2012. 2 min

Gudariak haren patua ezagutu ohi du. Jakin badaki dauzkan armarik hoberenekin aurre egin beharko diola. Gaur da eguna. Iritsi da azken gudarako eguna.
 

Sarrerak

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia Kutxa KELER 18 Gaztea EITB XSories Aquarium Surfing Euskadi Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico El Diario Vasco Stab Surfer's Path Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine BEACHBROTHER Drift Magazine 3sesenta magazine
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak