Eguneroko programa Surfilmfestibal: FILMAK
Maiatzak 31 ⋅ Ekainak 1 ⋅ Ekainak 2 ⋅ Ekainak 5 ⋅ Ekainak 6 ⋅ Ekainak 7 ⋅ Ekainak 8 ⋅ Ekainak 9 ⋅ Ekainak 10
Ekainak 8
IRAGANA
Iraganari begiratzea ezinbestekoa da orainaldia ulertzeko eta etorkizuna igarri ahal izateko. Emanaldi honetan aurkeztuko dugun filma funtsezkoa da 70eko hamarkada, taulen bilakaera eta North Shore (Hawai) surfaren guneko surf maila ulertzeko.
Antzoki Zaharra
Ekainak 8
17:00
STYLE WARS
Hip hop-eko eta hiriko arteko irudiak erakusten dituen izen bereko kultuzko dokumentalari begi-keinua. Kasu honetan, aldiz, surfeko estilo ezberdinak alderatuko dira, longboard-a eta shortboard erradikala, hain zuzen ere. Australiako Riley Blakeway zuzendari gaztea berariazko estiloa eta asmo artistikoak dituzten surflari erradikal gazteen ordezkari bikaina da. Pandora Decoster Biarritzeko longboarder gazteak, berriz, frantses kutsu nahastezina duen lan ausarta, estetikoa eta sexya aurkeztuko digu aurten. Gogoratu iaz aipamen berezia jaso zuela bere lehen lana izan zen L'aperitif (iazko fitxaren linka) filmagatik. Azkenik, azken urteotako surf dokumentalik harrigarrienetakoa ikusi ahal izango dugu: FinnSurf. Errealizazio paregabea, oso atsegina eta orijinala. Filmean, surflari finlandiar batzuk surfa ulertzeko duten modua ikusiko dugu, baita Mexikoko Kalle Carranza surflari profesionalak finlandiar horiei zergatik mesede handia zor dien ere!! Aki Kaurismäki surf egitera doa!
Antzoki Zaharra
Ekainak 8
19:00
HANDIA!
Handia, bai obren tamainagatik, bai bi lan horien helmenagatik, eta bai guretzat horren garrantzitsuak diren bi estreinaldiez disfrutatzeko aukerak eragiten digun zirraragatik. Lehenik, Itxasoa eta lehorra ikusi ahal izango dugu, Patrick Trefzek zuzendutako film laburra, eta Jim Denevanek Mundakan 2011ko irailean egindako obra jasotzen duena. Mundakako tutuetatik haratago, Urdaibairen magia aldarrikatzeko Surfilm Festivalek diseinatutako proiektua da, tradizioa eta modernotasuna aldarrikatzen duen luxuzko proiektua. Eta hori gutxi balitz, filmaren soinu-banda Mikel Laboaren abesti liluragarri batek osatzen du (eskerrik asko Marisol eta Izaro!).
Eta, nola ez, Jack MacCoyren azken filma, McCoyk berak aurkeztuko duena. Jack ikono absolutua da surfaren arloko zineman. 60ko hamarkadaren bukaeran jaioa, garaiko ekoizpenen kartelak itsatsi ditu, 16 mm-ko kamerekin filmatu du, denborarekin surf kulturan ikono bilakatu diren hainbat lekuren hastapenak bizi eta kontatu ditu (adibidez, Gland, Sumba eta Occy’s Left), eta garai guztietako surflari onenen erretratuak egin ditu. Primeran pasako du gure artean. Eskerrik asko, Jack!
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián