Erakuzketa Galeria NOCOLOR. 05.06 / 06.07
Paseo Colón 37 20002 Donostia 943 29 35 22 info@nocolor.es
Aurkezten du XSories (Xsories.com).
1986ko abuztuko azken egunean, berandu jaiki eta albistegia jarri zuen Nick Waplingtonek. Aeromexicoko DC9 batek Big Bear-era asteburu-pasa zihoan hegazkin txiki bat jo berria zuen. Bi hegazkinak Huntington Beachetik gertu dagoen Cerritas bizitegi-auzoaren gainean erori eta bidaiari guztiak hil egin ziren, baita Langileen Eguneko goiz hartan etxean zeuden zoritxarreko zenbait pertsona ere.
Waplington Huntington Beachera abiatu zen kotxez, OP Surf Pro Championships lehiaketa ikusteko asmoz. Iritsi zenerako, errebolta hasia zegoen. 24 argazkiko filma besterik ez zuenez, 25 argazki xumetan irudikatu zuen Waplingtonek inguruan zeukan kaosa.
Surf Rioteko argazkiek 1980ko hamarkadako surf kulturarekin loturiko argazki-iruditeriarekin apurtzen dute. Ez dago Adonis figurarik edota neskatxa ikusgarririk; beren ordez, eta kolore distiratsutan, eguzkitan blai dauden gazteak ikusten ditugu, ingurunea suntsitzen. Beste zenbait gazte errebolta ez bezala, surf riotek ez du protesta izaerarik, josteta bezala sorturiko matxinoa baino ez da. Koka-kola latak eta irrati-iragarkiak ikus daitezke lurrean: bizitza laketgarri eta dirudun baten ikur komertzialak, kaoserako erabiliak.
Copyright ©Nick Waplington, irudi guztietarako.
Copyright ©Little Big Man, liburuaren argitalpenerako.
SURF RIOT Little Big Man Booksen argitalpena da (littlebigmanbooks.com), 300 aleko edizio mugatua.