Albisteak gaika: Danak , FILMAK , OLATU GARBIAK , ARTEA , FESTIBAILA , EMANALDI BEREZIAk , OTRAS NOTICIAS , FESTIBAL-eko GAUZA GEHIAGO
Lanak aurkezteko epea zabalik APIRILAREN 1erarte!
Festibalak 10 urte egingo ditu 2012an. Ari gara ekintza sorta berezia prestatzen, ziurrenik oihartzun zabala izango dutenak orohar.
2012ean festibala Ekainaren 4a eta 10a bitartean ospatuko badugu ere, hainbat data eta ekitaldi proposatuko dizuegu aurten.
Zabalik da iada zuen luzemetraiak, laburmetraiak, mikrofilmak eta edozein formatutan duzuen lanak aurkezteko epea, beti ere surfari loturikoak: muturreko surfa, tubotzarrak, kristoren olatuak, neurriz kanpokoak, olatu mininoak, ohol bereziak, surfeko eskapadak, dokumentalak, fikziozko proposamenak, ohikotasunetik haratago garamatzan eta izugarri maite dugun edonolako proposamen, alegia! Bete inprimakia eta parte hartu!!
Apirilaren 1erarte helarazi diezagukezu zure proposamenak... surf munduko pertsonaia esanguratsuez osatutako epaimahaiak zure lana ontzat hartzen badu sari bat edo beste irabaztera iritsi zintezke, gainera.
Lanean ari gara epaimahaia eta sarien zerrenda osatzen, ...
Hile biren barru jakinaren gainean jarriko zaituztegu!
Partehartze oinarriak bertan eskuratu ditzakezu!
Ekin gogor arraunari, dzanga kantua paretean eta... TUBORA!
Ezkerraldean hurrenez hurren:
Sea of Darkness Trailerra. Michael Oblowitz. Amstel Surfilmfestibal 8an Filma Onenaren saria jaso zuenekoa.
Amstel Surfilmfestibal 9an Filma Onenaren saria jaso zuen Lost In the Ether filmaren fotograma bat, Andrew Kidmanena.
Oblowitz jauna, saria jaso zueneko hainbat argazki.
Argitaratze data: 2012 Urtarrila 19
Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián