ETXEPARE

SURFEATU EUSKARAREN EGUNA MUNDU OSOAN!

2012-12-03 Etxepare Euskal Institutuak euskararen olatua hartu eta munduko itsasertz guztietara heltzeko deia egin nahi du 2012eko Euskararen Nazioarteko Egunean. 2010. urtean Boisen eta 2011.ean Mexikon ospatu zuen eguna, baina oraingoan urrunago iristeko helburua du... uhinen bitartez. Gaur aurkeztu den "Surfeatu ezazu euskararen olatua" spotak irudikatzen ditu datozen hilabeteetan landuko diren hainbat egitasmo berri.

Aizpea Goenaga, Sancho Rodriguez eta Edurne Ormazabal proiektu honen idei nagusiak aurkezten arduratu dira gaurko egunean.

Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, proiektua garatzeko eta burutzeko idei nagusiak azaldu ditu “ Euskara beste bide batzuetatik zabaltzeko nahian, bi gauza bateratu dira; alde batetik gure kostaldeko olatuak eta bestetik euskara” beraz helburua euskara beste eremu ezberdinekin erlazionatzea da eta ez arlo akademikoarekin soilik”.

Sancho Rodriguezen (Surfilm Festibalaren zuzendaria) ustez, helburua bide berriak irekitzea eta munduko pertsona guztietara iristea da, batez ere gazte jendea.

Edurne Ormazabel eitb.com zuzendariaren iritziz, proiektua ideia berri eta paregabea da euskara zabaltzeko.

Spota Etxepareren sareko ohiko tokietan ikusgai izateaz gain, eitb.com eta ETB3-k ere haren zabalkundean lagunduko dute.

Lan-ildo berriei dagokienez, bide guztiz ezberdina zabaldu nahi du aurten Institutuak hedapen mailan: Surfilm Festibal zinemaldiarekin sinatutako hitzarmenari esker, euskara eta hizkuntzari buruzko azalpenak Korduroy.tv, surfeko telebista independente garrantzitsuenean izango dira entzungai. Cyrus Sutton estatubatuetar zinemagile ospetsua -Emmy baten irabazlea- euskal kostaldera etorriko da 2013. urteko urtarrilean eta bertan 3 filme labur grabatuko ditu, euskal surfa eta euskal surflariak erakusteaz gain, euskaraz eta euskararen gainean hitz egingo dutenak.

Bestetik, Etxepare Euskal Institutuko mundu osoko 37 unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakurletza sarean ikasle direnen artean facebook bidezko argazki lehiaketa sustatu du, Etxepare Munduan izenpean, Etxepareren sarea zein hirietara iristen den erakusteko asmoz. Argazkiak gaurtik aurrera ikusi daitezke facebookeko lau orrietan –euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez- eta gustukoenari botoa eman dakioke, abenduaren 9ra arte. Irabazten duen irudiaren jabe diren ikasleak zein irakasleak sari bana jasoko du: udan euskal barnetegi batean euskara ikasteko aukera lehenak, eta Euskadira bidaiatzeko laguntza besteak.

Etxepare Euskal Institutuko orriak:

EUSKARA: http://www.facebook.com/etxepare.euskal.institutua
CASTELLANO: http://www.facebook.com/instituto.vasco.etxepare
ENGLISH http://www.facebook.com/institut.basque.etxepare
FRANÇAIS http://www.facebook.com/etxepare.basque.institute

Dudarik gabe, sareko uhinek urruneko kostaldetara erraz eta bizkor iristeko aukera eskaintzen dute, eta bide horretatik landuko ditu Institutuak beste hainbat ekimen: Badu, bada erakusketaren zabalkundea, haren web gune eleanitzaren sustapena nazioarte mailan, munduko hainbat eragileei Euskararen Eguna ospatzeko eman dien babesa, esaterako Boiseko ekitaldietan edota Kirmen Uribe idazleak Frantzian egingo duen biran...

Surfeatu euskararen olatua mundu osoan!!!

 

Argitaratze data: 2012 Abendua 3

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia Kutxa KELER 18 Gaztea EITB XSories Aquarium Surfing Euskadi Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico El Diario Vasco Stab Surfer's Path Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine BEACHBROTHER Drift Magazine 3sesenta magazine
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak