2012ko IRUDI OFIZIALA

1986ko abuztuko azken egunean, berandu jaiki eta albistegia jarri zuen Nick Waplingtonek. Aeromexicoko DC9 batek Big Bear-era asteburu-pasa zihoan hegazkin txiki bat jo berria zuen. Bi hegazkinak Huntington Beachetik gertu dagoen Cerritas bizitegi-auzoaren gainean erori eta bidaiari guztiak hil egin ziren, baita Langileen Eguneko goiz hartan etxean zeuden zoritxarreko zenbait pertsona ere.

Waplington Huntington Beachera abiatu zen kotxez, OP Surf Pro Championships lehiaketa ikusteko asmoz. Iritsi zenerako, errebolta hasia zegoen. 24 argazkiko filma besterik ez zuenez, 25 argazki xumetan irudikatu zuen Waplingtonek inguruan zeukan kaosa.

Surf Rioteko argazkiek 1980ko hamarkadako surf kulturarekin loturiko argazki-iruditeriarekin apurtzen dute. Ez dago Adonis figurarik edota neskatxa ikusgarririk; beren ordez, eta kolore distiratsutan, eguzkitan blai dauden gazteak ikusten ditugu, ingurunea suntsitzen. Beste zenbait gazte errebolta ez bezala, surf riotek ez du protesta izaerarik, josteta bezala sorturiko matxinoa baino ez da. Koka-kola latak eta irrati-iragarkiak ikus daitezke lurrean: bizitza laketgarri eta dirudun baten ikur komertzialak, kaoserako erabiliak.

Copyright ©Nick Waplington, irudi guztietarako.
Copyright ©Little Big Man, liburuaren argitalpenerako.
Copyright © Pensandoenblanco, irudi ofizialaren diseinu grafikorako.

Borja Garmendia Surfilmfestibaleko zuzendari artistikoa da eta Waplingtonen irudiaren inguruko diseinu grafikoaren egilea da. ©Pensandoenblanco.com

SURF RIOT Little Big Man Booksen argitalpena da (littlebigmanbooks.com), 300 aleko edizio mugatua.

Argitaratze data: 2012 Maiatza 21

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia Kutxa KELER 18 Gaztea EITB XSories Aquarium Surfing Euskadi Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico El Diario Vasco Stab Surfer's Path Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine BEACHBROTHER Drift Magazine 3sesenta magazine
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak