Musika modernoaren teknologia baliatuta, taularatzeko berezko modua moldatu du, zuzeneko soinuak grabatu eta lotu ostean perkusioa eta ahotsa gehituz.
Hisham Baroochak hasieratik ereserki tribalak/elektronikoak/anbientalak sortu ditu, egungo eta aintzinako tribuen eta espirituen unibertsoen arteko zubiak proposatuz. Bere soinu berria oraindik ere errepikapenean oinarritzen da, trantzera garamatzaten erritmo ziklikoetan, baina bere soinuak erritmo eta kantuen egitura sendoago baterantz egin du, komunikatzeko helburuarekin letrak ere erantsirik. Soft Circle, Hisham Bharocca eta Ben Vidaren taularatzean oinarritzen bada ere, Amstel Surfilmfestibal 9rako prestatutakoa Bharoccaren bakarkakoa izango da, ahotsa eta perkusio elektronikoa lagun.
Sorf Circle proiektuaren lehendabiziko albuma 2007an kaleratu zen "Full Bloom" izenarekin eta Eastern Developments ekoiztua. Bigarrena "Shore Obsessed" 2010eko Abenduan sortu zuten PPM zigilupean.
Hisham Bharocca hainbat tour eginikoa da Boredoms, No Age, High Places taldeekin. Bharocca hainbat lanen zuzendari musikala izandakoa da, besteak beste, 77 Boadrum performance legendarioan - Boredoms taldeak konposatu eta 77 perkusiojoleren laguntzarekin Empire Fulton Ferry State Park delakoan espiralezko formakuntza batean 2007ko Uztailaren 7an. Baita ere, 2008ko Abuztuaren 8an, 88 perkusiojolek Boredoms taldearekin batera Los Angelesen, eta Gang Gang Dance taldearekin New Yorken egun berean eskainitako emanaldietan, 88 Boadrum.