COME HELL OR HIGH WATER

2. emanaldia, Urriak 29, 19:00etan Donostiako Patagonia Saltokian.

Woodshed Films, Patagonia eta Nixonen eskutik, Patagoniaren enbaxadore den Keith Malloyren zinema proiektuaren aurkezpena datorkigu, `Come Hell or High Water´.

Filmak bodysurfingaren historia eta garapenera gerturatzen gaitu, bai eta olatugainean jardutearen garbitasunera. Gehien bat 16mmtan filmatutako lan honek oso ikuspegi berezia eskaintzen digu kirol honen sinpletasun, edertasun eta kulturari buruz, komunitateko partaide direnen bizipen eta agertokien eskutik.

Malloy ezaguna bada uretan surfean jarduten duen denbora luzeagatik, bodysurfingarekiko bere harremanaren jatorriak 10 urte atzerago garamatza, itsasoarekin konektatzeko ahaleginean. Malloyk esana proiektu honen inguruan: "Arnasa hartu eta hankak itsaso urdinaren zabalean astintzean datza."

Come Hell or High Water filmaren estreinaldi europarra London Surf Film Festivalean eman zen, Urriak 15ean eta gurean aurkezpena, Donostiako Patagonia saltokian egingo da Urriaren 19, aste hontako ostegunean, 20:00etan. (Helbidea: Jose Mugel Barandiaran Pasealekua 24, 20013 , Sagues, Donostia, T. 943 290 126, store_sansebastian@patagonia.com)

Filmaren aurkezpen biran sarreren salmentekin eskuratuko den zenbatekoaren zati bat Plastic Pollution Coalitionera zuzenduko dira, plastikoen eta beren ergin toxikoen aurka lan egiten duen nazioarteko aliantza orokorrera hain justu.

Bertan gure lurretan estreinaldia eman zenekoa.

Argitaratze data: 2011 Urria 17

Twitter Facebook MySpace

Amstel Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico Aquarium Gaztea Surfer's Path Patagonia El Diario Vasco Gaztekutxa Stab Staf Magazine 3sesenta magazine Vice Magazine Surf Europe Redux Magazine Drift Magazine Surfing Euskadi San Telmo Museo
Surfilm Festibal

Amstel Surfilm Festibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
Donostia - San Sebastián

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Amstel Surfilm Festibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Serbitsuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak