The Nias Theory

Dir: Igor Bellido. Euskal Herria. 2011.22`36``.

"Nire azken lana Sumatraren (Indonesia) iparraldeko irla txiki batean filmatu genuen.

Alex Gironi, Igor Muniain eta hirurok Martxoko 3 aste egin genituen filmaren grabaketan. Ondoko ekoizpena, lekuan bizi izan genituen sentsazioen nahasketa da, bidaia hasi aurretiko gidoiarekin moldatua.

Hasierako atalaren atzean lan haundia dago, bereziki ondorengo efektuetan. Gau asko pasa genituen argazkiak ekoiztu eta 3Drako prestatzen, partikulen sistemekin, kamerak, argi artifiziala, ...

Bigarren atala nire ideia freakyak bideoaren eremura eramateko saiakera bat da. Niasko majia beltzaren inguruko istorioak parada eman zidaten irla misteriotsuan alderdi ilunaren presentzia ezkutua lantzeko. Gerizpea da bere alderdi iluna, gugan dugun hori, zoriontasunetik aldendu eta ezerezera bideratzen gaituena. Esnatuz gero ere, gure baitan jarraitzen duen alderdi hori.

Hirugarren eta bostgarren atalek bat bera osatzen dute bi zatitan banatuta. Surfistak bidaiatzen duguneko bizipenek osatzen dituzte. Munduko olaturik onenetara iristeko odisea guztia. Erabateko adrenalina, azaldu ezin daitekena baina inoiz baino biziago sentiarazten gaituena.

Filmaren laugarren atala aintzinako kultura baten aurpegi eta egoera ezberdinak azaltzen dizkigun bidaia majikoa da.

Seigarren atala beharrezkoa da edozein filmatan, alegia, parrea eragingo diguten bizipenak.

Zazpigarren atalean pentsamenduak asaldatzen gaitu, guztiaren jabe izanik ere zoriontasunak hanka egiten digunekoa eta era berean, ezer gutxi dutenen irriparreak eta berezko indarrak erabat betetzen gaituenekoa.

Ziurrenik jendeak ez du izango bere bizitzaren 23 minutu filma hau ikusten igarotzeko, baina izango duteneri bidaiatzeak eskaintzen dituen bizipen berrien inguruko ideia helaraztea da nire asmoa" Igor Bellido.

 

Argitaratze data: 2011 Urria 1

Twitter Facebook MySpace

Amstel Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico Aquarium Gaztea Surfer's Path Patagonia El Diario Vasco Gaztekutxa Stab Staf Magazine 3sesenta magazine Vice Magazine Surf Europe Redux Magazine Drift Magazine Surfing Euskadi San Telmo Museo
Surfilm Festibal

Amstel Surfilm Festibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
Donostia - San Sebastián

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Amstel Surfilm Festibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Serbitsuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak