Japonia@Surfilm. San Telmo Museoa.

Ekainak 3, ostirala. Surfing Euskadik aurkezten du inaugurazio ekitaldia. Japoniar surf kulturari buruzko emanaldia.

"6 mila milioi Besteak" erakusketari loturik, San Telmo Museoaren laguntzarekin eta Surfing Euskadik aurkeztuta, Japonia@Surfilm zikloaren aurreneko proposamena dakargu.

San Telmo Museoa gune aparta da japoniar surf kulturaren erakuslehioa bilakatzeko, eta horretan ahaleginduko gara artista, argazkilari, surfari eta japoniar mediaren laguntzarekin. Proiektu honek bat egiten du San Telmo Museoan kokatzen den eta beste kultureri so egiten dien erakusketa ibiltariarekin.

Gure festibalaren 9. edizio honek ikuspegi bereziz begiratu nahi dio herrialde honetako surf kulturari. Txikitutako kostaldea eta Fukushima inguruko biztanleriaren testigantzak hondamendiaren neurriaren islada dira.

Herrialde ezezagun honen suf kulturaren egunerokoa aurkeztu nahi genizueke. Bitarteko 3 proposamen; filmak eta artea San Telmo Museoan, NoColor galerian argazkilaritza lanak eta Antzoki Zaharrean beste filmarik ere. Guztiarekin herrialde honetako surfisten munduan barneratzen saiatuko gara.

Ekitaldiari amaiera emateko, donostiar Dotore musikaria izango dugu gure artean, eta laburmetraien pase esperimentala museoko auditoriumean.

AFORO MUGATUA!!!!

Argitaratze data: 2011 Maiatza 13

Twitter Facebook MySpace

Amstel Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico Aquarium Gaztea Surfer's Path Patagonia El Diario Vasco Gaztekutxa Stab Staf Magazine 3sesenta magazine Vice Magazine Surf Europe Redux Magazine Drift Magazine Surfing Euskadi San Telmo Museo
Surfilm Festibal

Amstel Surfilm Festibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
Donostia - San Sebastián

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Amstel Surfilm Festibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Serbitsuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak