Dagoeneko abian da Amstel Surfilmfestibal 9!!! Ekainaren 3 eta 4an eta 8tik 12ra!!!uuufffaaaaa, gezurra dirudien arren badira 9 urte hasiera batean “Surfeko zinemaldi lokala” egiteari ekin genionetik.
Hala da, eta saltsa guztietan muturrak sartzea gogoko dugunez, eta behin sartutakoan hondoraino ekiten diogunez gure festibala europako surf kulturaren ikur bilakatu da, bai eta mundu mailako surf festibal gogotsuenean ere!!
Eta hau guztia gugan konfidantza ezarri duzuen errealizadoreeri eskerrak, bertatik igaro zareten artista guztieri eskerrak eta nola ez babesle eta elkarlanean jardun dezuten medio guztieri eskerrak, gugan erabateko konfidantza azaldu dezutelarik. Eta zer esanik ez ZUEK guztiori eskerrak, gure publikoa osatzen dezutenori, gure proposamen eta sesioak lepo betetzen jarraitzen dezutenori. ESKERRAK!
Baditugu berrikuntzak: The Surf Film Contest bueltan da indartsu! Filma luze honenak dirutza eskuratuko du (oraindik zehaztu gabe.... aurrekontuak ixten gabiltza), 20 minututik behereako filma laburren kategoria berria izango dugu, eta gehienez 5 minutuko filma laburren ONLINE kategoriaren barruan data aldaketa. Online kategoria honek Ekainaren 1etik Abuztuaren 31era arteko datan onartuko ditu zuen lan bikainak!!
Ihes Patrick Trefzek gure artera ekarri zuen bere Idiosyncrasies harrigarriaren mundu mailako estreinaldia, Mickey Smith, Fergal Smith eta Tom Lowek osatutako talde irlandarrak beraien surfaren beste atal zoro bat eskaini ziguten, Chris Malloy eta Jeff Jonhson europar estreinaldia eskaini ziguten zotina kentzen duen 180ºSouth filmarekin, Michael Oblowitz guztia emanda ibili zen gure artean eta filma onenaren saria eraman zuen Sea of Darkness filmarekin, Taylor Steele-ek ere bezapean ekarri zuen ikusmenerako gozagarria den Castles in the Sky, eta nola ez gure arteko neska mutilak generoari buelta erdi bat ematen izan genituen!
Beste urte batez mundu mailako errealizadore onenak espero ditugu, surfaren kulturaren egungo egoerari buruzko beraien ikuspegia helarazi diezaguten. Espero dugu, edonongo undergroung filmagileak beraien ikuspegi indya erakutsi diezaguten munduko edozein txokotatik: europar eszenean enfasi eginen da baina mesedez, bidali iezaguzue zuen materiala Australia, Indo, Asia, Africa, amigos sudamericanos!, USA, Island, Kazajistan, Txikitistan, Akinostan eta munduko beste spot mistikoetatik! Ongi etorriak! Welcome!!
Donostiako gure ekitaldiak baditu data zehatzak, Ekainaren 3 eta 4a, eta 8tik 12ra bitartean: emanaldiak, ingurumen ekitaldiak, erakustketak, gure musika festibala, eta ezohikoak diren sorpresak...
Bazetorrek/n!!!
Surf Film Contest data klabek!
1. Azken data filma laburrak eta luzeak bidaltzeko festibalaren programan gehitu ditzagun: 2011ko Apirilaren 15a!
2. ONLINE kategoriako filma laburren (gehienez 5 min.) aurkezpen epea: Ekainaren 1etik 2011ko Abuztuaren 31 bitartean.
Argitaratze data: 2011 Otsaila 21
Amstel Surfilm Festibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
Donostia - San Sebastián