Eguneroko programa Surfilm Festibal: OLATU GARBIAK

Ekainak 3Ekainak 4Ekainak 9Ekainak 10Ekainak 11Ekainak 12Ekainak 13

Ekainak 10

Skeleton Sea, ingurumenari buruzko adierazpena

Gizakiak Lurra eta Itsasoa ikaragarrizko zabolbiltegiak bilakatzen ditu.

Egun, gizakiok ekoizten dugun zaborraren fluxua Ozeanoetako gunerik urrun eta sakonetara iristen da etengabean. Material toxikoekin batera, plastikozko zaborkeriak gure Ozeano eta ekosistemen mehatxu handiena dira. Plastikoak materialen konpostatzearen zirkuluan etena suposatzen du, eta uretan iraundu eta gero plastikozko partikula bakoitza bere sortzailearen etxera bueltatzen da nahi ta nahi ez.

Skeleton Sea 3 surflari eta artista diren 3 kidek osotzen dute.

Kasualitateak bultzatuta ezagutu ginen, 3ak bait gara surflari amorratuak eta bidaiatzea gure eguneroko bizitzaren oinarrizko atala da.

Skeleton Searen lehendabiziko kontzeptua Azores Uharteetan du jatorria; denborak aurrera, egungo proiektuan bilakatu dena.

Egun, Skeleton Sea proiektuaren alderdi bi nabarmendu dezakegu: Alde batetik eta oinarrizkotzat jo behar dugu Skeleton Sea proiektu artistikoa dela. Gure proiektuak erakusten ditugu erakustoki eta konferentziatan. Skeleton Searen beste helburua produktu ekolojiko eta biodegradagarriak ekoiztea da.

Urteak atzera, Azores Uharteetan aintzinako herri baten inguruan surfeatu genuen. Zaborrak inguraturik geunden,....ez zabor pixkat baizik eta UGARI, eta beste gune batzuetatik etorritakoa. Zabor guzti horrekin zer edo zer egin beharra genuela erabaki genuen eta hondartzan bertan gure instalazioak eraikitzeari ekin genion.

Itsasotik zaborra biltzea erabateko garrantzia du guretzat, Itsasoaren maitaleak garelako.

Instalazioak eraikitzearen ideia Fuerteventuran hondartza garbiketa baten ostean otu zitzaigun. Txankleta ugari topatu genituen hondartzan eta uretan. Arraroa bada ere, hondartzak txanketaz josiak daude. ''Ez dakit zergatik ez eta nola, baina iruditzen zait pertsona bakoitzak itsasoan galtzen dugula gure txankletaren parea.''

''Jendea nahi dugu Kontzientzia hartu dezan, Ozeano garbiagoak beharrezkoak ditugula. Plastikoa ez da edonola desagertzen itsasoaren uretan. Txankleta batek 1000 urtez iraun dezake desagertu aurretik.''

''Zaborra sailkatu ostean, txankletaz eratutako pila haundiak arrainen eskamak gogorarazten zizkigun, eta hori da txankletazko arrainaren jatorria. 24 orduko jardunaldi batean ekoiztu genuen arraina txankletak baliatuta, hondartzan bertan. Behin lana bukatuta, jendea galdezka genuen ia zer egitea asmo genuen, eta guk erantzun itsasoan askatuko genuela.

Inguruko jendetzak probokaziotzat hartu zuen: Arraina uretan utzi eta igerian utzi genion - noski tarte batean.

Surflariak eta Ozeanoak maite dugun pertsona orok kontuan hartu behar dugu erantzunkizunez jokatu behar dugula, maite dugun hori zainduz. Gure familia eta nortasuna babestea bezala da.

Txankleta-arrainaren askapenarekin jendearen pentsamenduetan eragitea nahi genuen. Gure Ozeanoak ez baditugu zainduko, etorkizuneko arrainak plastikozkoak izango dira.

Twitter Facebook MySpace

Volkswagen Amstel Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico Aquarium Gaztea Surfer's Path Patagonia El Diario Vasco Kutxa Gaztekutxa Stab Surfers Journal Staf Magazine 3sesenta magazine Vice Magazine Surf Europe Redux Magazine
Surfilm Festibal

Amstel Surfilm Festibal 8. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
2010ko Ekainak 4-13
Donostia - San Sebastián

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Amstel Surfilm Festibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Serbitsuak

Azken Twittak