Eguneroko programa Surfilm Festibal: FILMAK

Ekainak 3Ekainak 4Ekainak 9Ekainak 10Ekainak 11Ekainak 12Ekainak 13

Ekainak 10
Aquariumean eta Antzoki Zaharrean Emanaldiak

INAUGURAZIOA / Take off ofiziala! Taylor Steele Gaua: Momentum belaunaldiko irudien katalizatzailea!
90eko hamarkadan mundu guztiko milaka grommet-i burua berotu zieten Shane Dorian, Benji Weatherly, Rob Machado, Slater, Ross Williams eta beste hainbat surflarik. Momentum telesailaren atal onenetan sartzeko sekulako borroka zegoen, eta Taylorrek azken filma eskainiz gero, maniobra ezinezkoak eta ezezagunak egiten ari zinela adierazten zuen. Jakina, Pennywise, Offspring, eta abar bezalako taldeek ospea izateko euskarri ezin hobea izan zen.

Castles in the Sky

Zuz: Taylor Steele. 2010. AEB. 60 min.

Generoaren baitan hurbilketa guztiz desberdina da Castles in the Sky. Bost herrialdetan filmatu da azken hiru urteotan eta buru irekiaren bidez ezagututako leku bakoitzaren bihotzean murgiltzen da filma. Orain arte ikusi gabeko olatuak erakusten dizkigu, munduko surflari onenetakoek surfa egiten duten bitartean eta beren arte eta pasioa agerian utziz. Hegazkin batera igotzeko beharrik izan gabe, guztiz birjina den leku batean lehen aldiz surfa egiterakoan senti daitekeenera hurbiltzen da.

Twitter Facebook MySpace

Volkswagen Amstel Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico Aquarium Gaztea Surfer's Path Patagonia El Diario Vasco Kutxa Gaztekutxa Stab Surfers Journal Staf Magazine 3sesenta magazine Vice Magazine Surf Europe Redux Magazine
Surfilm Festibal

Amstel Surfilm Festibal 8. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
2010ko Ekainak 4-13
Donostia - San Sebastián

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Amstel Surfilm Festibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Serbitsuak

Azken Twittak