Break Point

Ekainak 4, ostirala: Kursaaleko terrazetan Baliteke gune hau munduko leku hoberenetakoa izatea aire zabaleko proiekzio-ekitaldia burutzeko! Europan estreinatuko den 180º South abenturatako filma bada, are gehiago. Eta zer esanik ez Buffalo Band taldearen kontzertua eta Point Break filmaren proiekzioan Elena eta bere taldeak soinu-bandaren zuzeneko interpretazioaz gozatzea baldin badaukagu.

ADI B PLANARI!! EURIA ARIKO BALITZ KONTZERTUAK ETA PROIEKZIOAK AQUARIUMEN AUDITORIORAN IZANGO DIRA!!!

Point Break.

Mundu osoko surflariek sekula gehien gaitzetsitako filmetako bat da seguruenik. ¿Eta zer dela eta? Galdegiten dugu guk. Egunerokoan bizitzen ditugun topikoak laburbiltzen ditu, hondartzetako banden nondik norakoak azaltzeko ikuspegi nahiko inuzentetik, adrenalina, testosterona, juerga, alkohola eta nola ez, jakingura eta erromantzea tartekatzen ditu. ¿Ez al da zure edozein asteburu bezalakoa, azken finean ?

Ordua da lelokeriak baztertu eta Bodhi-ren izaera goraipatzeko!! Joño hi! Haren proposamena erabat ulerkorra duk/n: surflariak askatasun ikurra gaituk/n burnizko zuen hilobietan eguna autobideak zeharkatzen ematen duzuen guztiontzat.

Zuzendaritza Kathrin Biglow, James Cameron-en emazte ohiak burutu zuen, aurtego Oscar sarietan 6 sari eskuratu dituenak, guztietan nabermentzekoa kamaran atzean emakume bati ematen zitzaion lehen Oscar saria. Bodhi-rekin iada nabarmena zen bere joera.

Aupa Bodhi!! Eta guztiaren gainetik, aurten utzi gintuen Patrick Swayze aktorearen omenez aurkeztutako proiekzioa da. RIP

Argitaratze data: 2010 Maiatza 16

Twitter Facebook MySpace

Volkswagen Amstel Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico Aquarium Gaztea Surfer's Path Patagonia El Diario Vasco Kutxa Gaztekutxa Stab Surfers Journal Staf Magazine 3sesenta magazine Vice Magazine Surf Europe Redux Magazine
Surfilm Festibal

Amstel Surfilm Festibal 8. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
2010ko Ekainak 4-13
Donostia - San Sebastián

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Amstel Surfilm Festibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Serbitsuak

Azken Twittak