Eta irabazle atera dira....

Epaimahaiak gau luzea lanean jardun ostean (baita ikuslegoak ere) bere epaia jakinarazi du.

Zaila izan da benetan eta partehartzaile batzuek eskainitako opari, eskaintza eta mesedeek zalantzak eragin dizkiote bati baino gehiagori, baina azkenerako The Surf Film Contesten palmaresa era honetan suertatu da:
Film luzearen Saria Amstelek aurkeztua eta 6000€ + Garaikurra + Pack Amstel Surfilm Festibal: Sea of Darkness.

Epaimahaiaren Aipamen Berezia: Río Breaks.


Ikuslegoaren Aipamen Berezia: Modernist Basque Surfing.

Laburmetraia Onenari Saria Amstelek aurkeztua eta 1500€ + Garaikurra + Pack Amstel Surfilm Festibal: Birthright.

Ikuslegoak epaitu Laburmetraia Onenari Saria Volkswagenek aurkeztua eta 300€ + Garaikurra + Pack Amstel Surfilm Festibal + Mini furgo Volkswagen: El mar mi alma.

Ingurumen Sailean Laburmetraia Onenari Saria Patagoniak aurkeztua eta Garaikurra + pack Amstel Surfilm Festibal + Pack Patagonia + Surfer's Path-era harpidetza: Puri deitzen diote.

Euskarazko Laburmetraia Onenari Saria Kutxak aurkeztua eta Garaikurra + pack Amstel Surfilm Festibal + Abarkak (Bans) + 3sesenta-ra harpidetza: Mendikua (Revenge).

Bertako Laburmetraia Onenari Saria DV-k aurkeztua: Garaikurra + 200€ + 3sesenta-ra harpidetza: El Murero Común.

Pornosurf Sailean Laburmetraia Onenari Saria Stab Magazine-k aurkeztua: Garaikurra + Pack Stab + Stab-era harpidetza: Crudo y acevichado.

Eta bene benetan irabazle atera dena Amstel Surfilm Festibala bera, eta berau egikaritzen dugun antolatzaileak izan gara. Ikaragarrizko luxua bait da beren artelanak aurkeztu nahi izan dituzten horrenbeste errealizadore eta artisten partaidetzaz gozatzeko aukera izatea, epaimahaiaren laguntza eta ikuslego zabalaren partaidetzaz, eta babesle ugarien eta lankidetzan jardun dutenen kolaborazioaz.
Esker mila guztiori eta Irailaren 18a arte.

Argitaratze data: 2010 Ekaina 15

Twitter Facebook MySpace

Volkswagen Amstel Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico Aquarium Gaztea Surfer's Path Patagonia El Diario Vasco Kutxa Gaztekutxa Stab Surfers Journal Staf Magazine 3sesenta magazine Vice Magazine Surf Europe Redux Magazine
Surfilm Festibal

Amstel Surfilm Festibal 8. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
2010ko Ekainak 4-13
Donostia - San Sebastián

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Amstel Surfilm Festibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Serbitsuak

Azken Twittak