180º South-ek, Jeff Johnson surflari, eskalatzaile, argazkigile eta idazlearen abenturaren berri dakarkigu Californiatik Chileko Patagoniaraino bidaian barrena.

Pixkanaka gerturatzen ari da Amstel Surfilmfestibala eta badaukagu informazio gehiago helaraztea zuen egonezina apaltzeko.

Hasteko oso berri ona!,  180º South dokumentalaren estreinu europearra Patagoniaren eskutik, Chris Malloy-k zuzendua.

180º South-ek, Jeff Johnson surflari, eskalatzaile, argazkigile eta idazlearen abenturaren berri dakarkigu Californiatik Chileko Patagoniaraino bidaian barrena, Corcovado tontorra helmuga duela. Mexikotik Patagoniara bidean belauntzian abiatuta, istripu baten ondorioz behartuta ikusiko du bere burua Paskuako irlan hilabetez gelditzera. Filma honen ardatz nagusia Surfaren gainetik, ingurugiroaren babesean datza. Ekologiaren aldeko mezuak, irudien kalitateak eta protagonistek izaera propioa ematen diote.

Filmea ikusteko leku ezin hobea aurkitu dugu, Zurriolako hondartzaren ondoan dagoen Kursaleeko terrazetan.

Ekainak 4 ostirala
21.30etan.

Argitaratze data: 2010 Maiatza 31

Twitter Facebook MySpace

Volkswagen Amstel Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico Aquarium Gaztea Surfer's Path Patagonia El Diario Vasco Kutxa Gaztekutxa Stab Surfers Journal Staf Magazine 3sesenta magazine Vice Magazine Surf Europe Redux Magazine
Surfilm Festibal

Amstel Surfilm Festibal 8. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
2010ko Ekainak 4-13
Donostia - San Sebastián

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Amstel Surfilm Festibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Serbitsuak

Azken Twittak