1000 lagunetik gora bildu ziren Kursaaleko terrazatan gau eder batean.
Joan den Ekainak 4ean 180º Southen europar estreinaldia izan zen. Kursaaleko terrazak 1000 pertsonen inguruko bilgune bilakatu ziren, Chris Malloy zuzendaria eta Jeff Johnson aktore nagusia bitarteko. Gaua, Patrick Trefz artistaren Idiosyncrasies erakusketaren aurkezpenarekin hasi zen NoColor galerian, eta Buffalo Band taldearen kontzertuak jarraitu zion Kursaaleko terrazatan. Ondoren Point Break filmaren emanaldiak eman zion jarraipena ekitaldiari, Elena eta bere taldearen zuzenean eskainitako soinu bandaz lagunduta, eta amaitzeko Ondarra tabernan jaigiro bikainaz gozatzeko aukera izan zen. Idiosyncrasies erakusketa Uztailaren 4a artean bisitatu dezakegu eta aukera ezinhobea da Patricken argazki originalak prezio onargarrian eskuratzeko. Ostiraleko argazkiak HEMEN eta HEMEN.
Argitaratze data: 2010 Ekaina 5
Amstel Surfilm Festibal 8. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
2010ko Ekainak 4-13
Donostia - San Sebastián