Gertu! Bukatu da laburmetraiak aurkezteko epea. 59 laburmetrai jaso ditugu mundu osoko bazterretatik: EEBB, Uruguay, Chile, Peru, Brasil, Australia, India, Japonia, Irlanda, Frantzia, Herribeherak eta nola ez, Espainia osotik eta piiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiila bat Euskal Herritik.
Aurkeztutako lanek maila altua ematen dute gure ustez! Ondorengo estekan ikustea duzue onena.
2010 Surf Filma Laburren Lehiaketara aurkeztutako laburmetraiak
Egun gutxiren buruan epaimahaiak finalistak zehaztuko ditu, eta hauek Amstel Surfilm Festibal ekitaldian proiektatuko dira Antzoki Zaharrean, kategoria bakoitzeko irabazleak bertan erabakiko direlarik.
Esker mila guztiori partaidetzagatik eta zori on!
Argitaratze data: 2010 Maiatza 16
Amstel Surfilm Festibal 8. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.
© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
2010ko Ekainak 4-13
Donostia - San Sebastián